Lan honetan azaltzen den musikari batek honako hau esan zidan: "Ez dut uste gu musikaren historiara pasatuko garenik, baina gure herriko historian lerrotxo batzuk idazteko beste bagarela uste dut". Beste batzuen artean, ideia hori izan da lan hau bultzatu duena. | ||||
|
Lan
honetan, zenbait herritako musikariak bildu dira (edo, agian, bilketaren
hasiera besterik ez da), Abaltzisketatik hasi eta inguruko zenbait herritakoak
bildu dira, oraingoz. Aurrerantzean, bidea irekia geratzen da gehiago
sakondu nahi duenarentzat eta beste herri batzuetakoa egin nahi duenarentzat. |
|||
|
Nahiz
eta saiatu guztiak biltzen, bakarren bat geratuko zen bidean. Horrelako
akatsen bat dagoela konturatuz gero edo iradokizunen bat egin nahi izanez
gero, jarri egilearekin harremanetan. Helbidea: gzubeldia@irakasle.net |
|||
Informazio bideak: Eskertza orrialdeko pertsonak izan dira iturriak, baina herri bakoitzeko Udaletako artxiboak eta Elizaren artxiboak (Seminarioko egoitzako dokumentuak eta www.elizagipuzkoa.org webgunea), miatu dira. Musikaren arloan, Eresbileko (www.eresbil.com) artxiboak izan dira partitura eta datu iturri. |
||||
Programak: webgune honetan txertatu diren audioak, partiturak, letrak, bideoak, argazkiak eta informazioa erabiltzeko, ordenadore gehienetan instalatuta egoten diren programa hauek dira gomendagarriak: Adobe Reader 8; Quick Time Player; Windows Media; eta partiturak editatzeko, Finale 2006. |
||||