Herrietako Musikariak egitasmoan, jakin badakit pribatutasunak zuretzat duen balioa. Horregatik, datu pertsonalen bat edo beste (zure izena edo helbide elektronikoa) behar-beharrezkoa denean eskatzen dizut, eskatzen diguzun informazioa, produktuak edo zerbitzuak zuri emateko edo zurekin harremanetan ipintzeko. Halakoetan, adieraziko dizugu zure datuak gordetzera goazela eta zertarako gorde behar ditugun, datuak zuk guri bidali aurretik.
Ez zaude behartua eskatzen dizkizugun datu guztiak guri bidaltzera, nahi duzuna eskuratzeko edo zurekin harremanetan ipintzeko behar-beharrezkoak direnak baino ez.
Ematen dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi batean edo hainbatetan gordeko ditugu. Hala, datuen tratamendu automatizatua egingo dugu eta, hortaz, gure zerbitzuak arinago emango dizkizugu. Fitxategiek nolako datuak eduki, halako babes mailarekin daude erregistratuta Datuak Babesteko Agentzian.
Uneren batean zure datu pertsonalak eman badizkiguzu, nahi duzunean oposizio, sarbide, zuzenketa eta ezeztatze eskubideak erabil ditzakezu, Datuak Babesteko Legeak adierazitakoaren arabera. Horretarako, mezu elektroniko bat bidal dezakezu: gzubeldia@irakasle.net.
Datuak beste enpresei lagatzea
Baldin eta eska diezagukezun informazioa, produktuak edo zerbitzuak zuri emateko beste enpresa batzuengana (postetxera, mezularitza edo garraio enpresetara, adibidez) jo behar badugu, beren lana egiteko behar-beharrezkoa duten informazioa baino ez diegu emango, eta debekatua izango dute ematen zaien informazioa beren lana egitea ez den beste helburu batekin erabiltzea.
Ordenagailua identifikatzea. Cookie-ak
Web guneak ondo funtziona dezan, batzuetan beharrezkoa da informaziora iristen den ordenagailuaren inguruko informazioa lortzea edo ordenagilua identifikatzea. Esate baterako, guneak jasotzen dituen bisitak zenbatzeko, erabiltzaile bakoitzak erabiltzen duen nabigatzaile mota ezagutzeko edo erabiltzailea gunera sartzen den bakoitzean lehenengo aldiz aukeratu duen hizkuntzan agertzea lotzeko. Ordenagailua identifikatzeak, dena den, ez du esan nahi zuri buruzko informazioa jasoko dugunik edo zure ordenagailuaren edukia ezagutuko dugunik.
Ordenagailua identifikatzeko, normalean “cookie” izeneko testu fitxategi batzuk erabiltzen dira, denbora batez zure ordenagailuan gordetzen direnak. Ez dira batere kaltegarriak eta oso txikiak dira tamainaz. Web guneak automatikoki kontsultatzen ditu “cookie” horiek, gunera sartzen zarenean. Horri esker eta beste gauza askoren artean, aurrez aukeratu duzun hizkuntzan ikusten duzu gunearen edukia, aurrez eginiko aukeraketen araberako eduki espezifikoa ikus dezakezu, gune erreserbatuetara sar zaitezke edo aukeratu dituzun produktuak bildu ditzakezu "erosketa saskia" duen sistema bat egonez gero.
Zure internet nabigatzailea konfigura dezakezu, ordenagailuak “cookie” horiek onar ez ditzan. Baina hori eginez gero, baliteke web guneak eskaintzen dituen funtzionalitate guztiak ezin erabili izatea.
Adierazpen hau eguneratzea
Litekeena da noiz edo noiz gure Pribatutasun Politikan aldaketak egin behar izatea, garaian garaiko legeetara egokitze aldera. Horregatik, komeni zaizu orri honetara sartzea datu pertsonalak bidali behar dizkiguzun bakoitzean.
Horri honetan, Herrietako Musikariak web gune honetatik eskaintzen dizkizun edukiak eta zerbitzuak eskaintzeko baldintzak irakur ditzakezu, eta web gune honetara sartzeak esan nahi du baldintza horiek onartu egiten dituzula.
Baldintza hauek onartzea
Web gune honetara sartzeak esan nahi du Erabilpen Baldintzak ezagutzen, ulertzen eta onartzen dituzula, sartzen zarenean dauden bertsioan. Une bakoitzean indarrean dauden legeak direla-eta Erabilpen Baldintzak alda daitezkeenez, komeni zaizu baldintza horiek kontsultatzea web gune honetara sartzen zaren bakoitzean, eta baita gure Pribatutasun Politika ere.
Gunearen helburua. Erantzukizunak kanpo uztea
Web gune honen bitartez, informazioa ematen dugu. Informazio hori erabiltzaileak ikus dezakeen bezala eskaintzen da eta Herrietako Musikariak egitasmokook ez dugu inolako erantzukizunik izango arrazoi hauengatik eragindako kalteengatik:
- Eskainitako informaziorik ez egotea, informazio okerra izatea, informazioa eguneratu gabe egotea edo akatsak egotea web gune honetako edo honekin estekatuta egon daitezkeen beste gune batzuetako eduki osora edo zati batera sartzeko.
- Web gune hau edo honekin estekatuta egon daitezkeen beste gune batzuk erabiltzeagatik ekipoetan informazioa galtzea edo kalteak eragitea.
Herrietako Musikariak egitasmoaren helburua bakarra da: gure kultura aberastasunaren zati bat kontserbatzea eta hedatzea, inolako irabazi asmorik gabe. Ahalegin horrek dakartzan kostuak Gabino Zubeldia Gaztańagaren beraren kontura doaz; trukean, ez du inolako ordainik jasoko, ez dirutan, ez espezietan, eta ezta beste inolako onurarik ere, gure kulturaren zati bat kontserbatu eta hedatu izanaren poztasuna izan ezik.
Eskerrak ematen dizkiet beren materiala eta informazioa eskuzabaltasunez eman dizkiguten guztiei. Materialen edo informazioren bat autore eskubideen pean baldin badago, abisatu mesedez gzubeldia@irakasle.net helbidera idatzita. Eskerrak eman nahi dizkiet, halaber, irabazi asmorik gabe, inolako onurarik jaso gabe eta eskuzabaltasunez, proiektu hau internet bidez aurkezten lagundu duten pertsonei eta enpresei.
Web gunea erabiltzea
Jakin badakizu web gune hau zure eta ez beste inoren erantzukizunpean erabiltzen duzula. Hori borondatez eta argi eta garbi onartzen duzu, web gune honetara sartzen zarenean.
Hitz ematen duzu, era berean, web gune honetako edukiak ez dituzula legez kontra erabiliko, eta ezta orden publikoaren, moralaren eta gehienek onartzen dituzten ohitura onen kontra ere. Bereziki —hau ez da muga moduan ulertu behar hemen adierazitakoarentzat— hitz ematen duzu web gune honetan azaltzen diren edukiak ez dituzula eskuratuko, erreproduzituko edo banatuko, erabilera pertsonalerako ez bada, eta, inolaz ere, irabazi asmoarekin.
Jabetza intelektualaren eskubideak
Web gunean agertzen diren edozein motatako edukiak edo zeinu bereizgarriak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarenak dira eta web gunera sartzeak ez dizu inolako eskubiderik ematen eduki horiegan.
Halaber, web guneko edukien jabetza intelektuala Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarena da eta zuri ez zaizu lagatuko edukiengan dauden edo egon litezkeen ustiapen eskubide bakar bat ere.
Legeria aplikagarria
Legeria espainiarrak gobernatzen ditu Erabilpen Baldintza hauek.
Herrietako Musikariak egitasmoa eta erabiltzailea Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegietara makurtzen dira, Erabilpen Baldintza hauen arabera ematen diren zerbitzuak direla-eta sor litezkeen gatazkak ebazteko.